Euskal Herria: Larrugorritan garraisika
/ Asteazkena 2014(e)ko martxoaren 12a
/
|
Donostia, Langileriaren eskubideak defendatzeko krisi hau baldintza gordina da. Hori egin dute 1950 urtean Zestoan sortu zen TS Fundiciones-eko langileak.
Lanpostuen mantentzea eskatzeko Donostiako Epaitegiaren aurrean ehun bat behargin elkarretaratu ziren eta banaka banaka bilustu ziren Borroka da bide bakarra‼! eta Hemen gaude lanpostuen alde‼! leloen artean.
Burdinezko hainbat atalen ekoizlea izan da, adibidez energía eolikoa, porlana, mehatzgintza eta beste asko. Gainera Europa eta Ameriketara igortzen du ekoizpena.
Azken urte hauetan langileen kopurua murriztu dute eta langileek eragozpen larriak jasan behar izan dituzte. Jakin dugunez eragozpen hauek ez dute arrazoi ekonomikoaren eraginari erantzuten, gehien bat burdinaren merkatua maneiatu nahi duten bi familien gatazka bateri baizik. Honen erruz zuzendaritzak konpetentzia desleiala argudiatuz lantegia itxi nahi du.
Hala nola, langileen erresistentzia trinkoa da, konponbide ugari ipini dituzte mahai gainean eta borrokan irauteko asmo tinkoa erakutsi ere bai. Haien ekimenak entzutea eta eskaerak berma daitezen esperantza dute.
Itzulpena: Igor San José